XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Beste egun batean, Gazume-mendi`ko artzai bat txabolan siesta egiten zegoan.
Iturzaeta`k, etorri ta onela esan zion: - Beraz, etzanian?.
Ta artzaiak: - Bai, giro dagolako kamaña zarrian!.
Ta arek: - Je! Nik ere bertsotan egiñ oi diat sasoi dedanian!.
Beste batean, Zepai bertsolaria Iturzaeta`ren kuadrillarekin baso-lanean ari zan, pagoa bota, egurra txikitu, ola zerratu ta abar.
Ta Erdoizta`ko zakur batek, Txitxi zeritzaionak, zulo batetik barrena sartu ta ogia jan zien.
Orduan txabol berria egin zuten, ogia ez paltatzeagatik.
Bukatutakoan, onela esan zion Zepaik Iturzaeta`ri: - Txabola egin da, Patxi!.
Ta onek: - Bañan eztizkak zuloak ondo itxi!.
Etortzen bazak Erdoizta`ko Txitxi, berriz ere izango dek ogi gutxi!.